XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ugaztunek gaueko ohiturak alde batera utzita, egun argiko bizitza berenganatu zuten.

Horien arteko zenbait, zuhaitzetara igo ziren eta horien artean, berriz, isats gabeko tximino mota bat sortu ere: Oryopithecine.

Hori izan zen seguraski tximino haundien eta gizakumearen adarren enborra.

Orain dela bost miloi urte gorila, txinpantze eta antropoideak azaldu ziren.

Azkeneko hauek zutiko ibilera hartuz hasi ziren harrizko lanabesak moldatzen.

Antropoide hauek lehenengo urrats batean sarraskijale ziren geroago ehiztari bihurtzeko.

Garuna garatu egin zen.

Orain dela miloi erdi bat urte Homo Sapiens deritzona jaio zen.

Espezie honek hizkuntza egituratua bazeukan eta orain arte egoki ezagutu eta baloratu egin ez dugun ahalmen berezia eta misteriotsua: kontzientzia.

Horrela, adimen transzendentala sortzen da eta berarekin batera zientzia, artea eta etika.

Baina gauzak ez zeukaten zergatik horrela gertatu behar.

Dinosauruen desagerpenaren gertaerak, gizakumearen adar ebolutiboa ez dela (gaur egun gorenekoa bada ere) nahitaez eboluzioaren helburua edo objektiboa garbi azaltzen digu.

Dinosauruak, ikusi dugun bezala, ugaztunak baino trebeagoak ziren beren ingurunean, eta ingurugiroari moldapen hori 160 miloi urtetan zehar arrakastatsua izan zen.

Desagertu ziren bai, baina biologiaz kanpoko faktore batek eraginda (faktore astronomiko batek eraginda hain zuzen ere).

Horrek garbi azaltzen digu, eboluzio biologikoak nahitaez giza-adimena sortzea ez duela helburutzat.

Errezagoa esanda, gizakumea ez dela beharra materiaren eboluzioan.

Dinosauruak desagertu egin ziren, baina ez inguruari gaizki egokituak izan zirelako.

Desagertu ziren gure planeta egonkorra ez bait da, eta ziklikoki hondamendi ikaragarriak ematen direlako.

Ez gara, beraz, kontzientziarantz zuzentzen den bidearen maila behar eta nahitaezkoa.

Gizakumearen existentzia perspektiba honetatik zoriaren ondorioa baino ez da.